2014ko UDALEKU IBILTARIA ATE JOKA!

Kaixo Gazte,

2014an be falta barik, opor usainagaz bat, bajatorku Udaleku Ibiltaria martxan hasteko sasoia.

Uztailaren 9tik 19ra

Ataunetik Pasaiara

bitartian ixango da ta ibilbidia Gipuzkoako txokorik barrenenak ezagutzeko aukeria eukiko dogularik. Tartian, Amezketa, Ibarra, Goizueta eta Oiartzun moduko herrietatik pasako doguz.

Ta dakixun modura gazte, Karkabiako Udalekutan ezer ez dago aurretik idatzita, udalekuan goiazenok sortzen dogu geure historitxua eta geure abenturia. Naturiagaz ta geure artian harremantziagaz gain, bakotxaren ezinegonak eta goguak dira Karkabiako Udalekuen motorra! Anima!

Apuntateko zerrendak jada zabalik dagoz

Iturriotz, Ikastolan edota karkabia@gmail.com-en

Maiatzaren 31 arte.

Horrez gain, arratsaldia jolasten pasatiagaz gain udalekutan egin nahi dogunagaz amesten hasteko eta lelengo ideia eta ekintzak pentzaten hasteko

Maiatzaren 16an, barijakuan, 19:30etan talan batuko gara.

Image

Advertisements

Bajatorku Negulekua 2013!!!

negulekua kartela 2013Ondo pasa, lagun barrijak ein eta esperientzi barrijakin gozatzeko sasoia udia bakarrik ez dalako… utzi negu honetan zure leihotik sartzen gozamenari, harremanari, ametsari, irribarriari, emozioari, irudimenari… jolasari!

ABENDUEN 27tik 30era NEGULEKUA Oñatin!

Neguleku honetan gutako bakotxa da protagonista, eta osatzen dogun taldiak emongo dotzo formia Negulekuari, gutako bakotxak eta taldian pentsa eta nahi dogunaz eraikiko dogu Negulekua

Badaukazula buruan ideiak, ein nahiko zendun gauzak? Animaten zarila? Azaroak 24an, domekan daukagu lelengo aukeria geure ideak bota eta Negulekuari formia emoten hasteko! Azaroak 24an 17:00 Gaztegunian!

Sentitu, pentsatu eta egin!

2013ko Udalekua… hartu dou olatua!

argazkiaHainbat sentimen eta momentu

udalekuan barrena,

guretzako eta guregatik

ilusioz sortzen dena.

Denon artean antolatu ta

mundua eraldatzera,

naturarekin harremanetan,

amalurraren defentsan.

 

Lekeitiotik Euskal Herrira

hamar egunetan zehar,

gosia pasa ta zikin zikin,

alkarrengandik ikasiz.

Betaurreko moreak soinean ta

irribarrea ahoan,

sentitu, pentsatu eta gero egin…

ez ahaztu, onenak gara,

sentitu, pentsatu ta gero egin…

GU KARKAGAZTIAK GARA!!!